\uf1ad

Barne estaldura zentroak Estaldura zerbitzuak zure etxeko atean

Barne estaldura zentroak

Pieza kantitate handien estaldura egiteko, Oerlikon Balzers zure lantokira joan daiteke, zuk hala nahi baduzu. Estaldura eragiketez arduratzen gara eta hura kudeatzen dugu, baina zure lantokian eta zure produkzio sistemaren barruan.

Merkatuek gero eta gehiago behar izaten dituzte berehalako erantzunak eta gero eta garrantzitsuagoak dira erreminta eta osagaien fabrikatzaileentzat entrega epe laburrak.

Zure prozesuen bolumen handiek zeure estaldura instalazioak izatea eskatzen dute, baina inbertsio handia behar izaten da estaldura ekipoetan, garbiketan, tratamendu ondoren eta tratamenduen aurretik eta kalitate kontroletan.

Estaldurako barne-zentroa, Oerlikon Balzersek zuzendu eta administratua: zerbitzu maila are gehiago hobetzen duen soluzioa.

Abantailak zuretzako:
  • zure produkzio instalazioetan edo aterik ate
  • Finantza arrisku mugatua
  • Langileak bilatzea eta trebatzea Oerlikon Balzersen eskutik, gure arauen arabera
  • Lan-fluxu optimoa, eta entrega epe laburrago eta malguagoak
  • Zure estalduren garapen eta ekoizpena
  • Estalduren arloko azken teknologietara sarbidea
  • Ekoizpen handiko uneetan hurbilen dagoen Oerlikon Balzers zentroak kudeatuko du

Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiagorako

Hitz egin gurekin