\uf1ad

Estaldura zerbitzuak Jar ezazu zure konfiantza lehen mailako gure estaldura zerbitzuetan

Estaldura zerbitzuak

Urtero, 200 milioi pieza baino gehiago, metala eta plastikoa prozesatzeko erremintak eta doitasun osagarriak, estaltzen dira, eta plastikoko pieza asko metalizatzen dira kromo itxura har dezaten. Oerlikon Balzers Europa, Amerika eta Asiako industria eskualde gehienetan estaldura zentroak dituen eta kontratu bidez estaldura zerbitzuak ematen dituen hornitzaile bakarra da. Horri esker, prozedura efizienteak, entrega epe laburrak eta tokiko bezeroarentzako aholkularitza eta laguntza bermatzen du.

Oerlikon Balzersek estaldura baino gehiago eskaintzen du.

Oerlikon Balzersek garapena eta estaldura soluzio berrien lidergoa are gehiago garatzea du xede, egungo merkatuaren beharrei eta bezero bakoitzaren beharrei egokitzeko. Estaldura guztiak arreta handiz aztertzen dira bertako mekanizazio laborategian, non proba serieak ere egin daitezkeen. Oerlikon Balzersen zerbitzuak erabiltzeak onura argiak ekartzen ditu:

  • estaldura duten produktuak kalitate bermatuarekin berehala eskuatu ahal izatea
  • inbertsiorik egin behar ez izatea eraikinetan, produkzio plantetan edo laneko materialetan
  • inbertsiorik ez da behar jakintza erosteko, plantilla trebatzeko edo praktikak egiteko
  • berrikuntzen berehalako onura, noiz barneratzen diren begiratu gabe

Berdin dio zein industriatan diharduzun, edo zein aplikazio ekartzen diguzun, Oerlikon Balzersen produktuek balio nabarmena gehi diezaieke zure erremintei, doitasuneko osagaiei eta plastikozko piezei.

Estaldura zerbitzuak: berrikuntza holistikoa
Goi-kalitatea bermatzen dugu mundu osoan zehar. Munduan zehar banatuta dauden Balzers estaldura zentro guztiak ISO eta QS arauen arabera daude ziurtatuta eta gure zentro guztiek erabiltzen dituzte, zeinak behar bezala dauden bilduta doumentuetan, eta barne-ikuskaritzak egiten dituzte arau horiek betetzen direla ziurtatzeko.
Bilketa zerbitzua: azkarra eta fidagarria
Gure bilketa zerbitzuak estaldura behar duten piezak jasotzen ditu eta, bukatutakoan, haiek itzultzen dizkizu. Are gehiago, premiazkoak badituzu, zerbitzu azkarra ere badugu.
Erabilera eta garbiketa: efizientea eta garbia
Logistika efizientea bermatzen dugu garraioaren eta produktuarentzat zehazki montatuko den sistemaren bitartez. Urrats anitzeko garbiketa ultrasonikoko lineak PVDarekin bateragarria izan dadin gainazala prestatzea ahalbidetzen du
Tratamendu aurrekoa eta ondorengoa: egokia eta balioa eransten du

Aurretiko tratamendua behar badu, Oerlikon Balzersek kasu bakoitzerako egokia den teknologia erabiltzen du (adibidez, garbiketa hutseko labe batean zulo estuetako material hondakinak kentzeko, mikroleherketak gainazaleko geruza porotsuak kentzeko).

Hainbat metodo erabiltzen dira erremintei akabera egokiak emateko. Urteetan zehar, Oerlikon Balzersek eskarmentu handia hartu du zure beharrei hobeto doakion irtenbidea eta ekipoak zein diren iradokitzeko.
Kalitatearen azterketa: gogorra baina arrakastatsua

Punta-puntako prozedurak erabiltzen dira, metalografia, laser bidezko analisia eta gainazal eta hortzen neurketak, esaterako. Beraz, kalitate handiko estandarrak jarraitzen dira gainazalen, substratuen eta hortzen estaldurentzat.

Inork ez du eskaintzen tokiko izaera handiagoa duen bezeroarentzako arreta.

Mundu mailan

Gure estaldura zentroen inguruko eta eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, sar zaitez nazioetako konpainien webguneetan.

Partekatu hemen:
Hitz egin gurekin