\uf1ad

DLC estaldurak eta karbonozko oinarria duten beste estaldura batzuk Sendotasun izugarriari eta higadura eta korrosioaren aurkako erresistentzia handiari esker, nabarmen hobetzen dituzte lerratze-ezaugarriak

DLC estaldurak eta karbonozko oinarria duten beste estaldura batzuk

DLC siglak «diamante moduko karbonoa» esan nahi du; hau da, aparteko ezaugarriak eskaintzen dituen estaldura: marruskadura txikia, sendotasun handia eta korrosioaren aurkako erresistentzia handia. Beraz, higaduraren aurkako babes handia eta lerratze-abiadura egoki bat behar denean, konponbide bikaina eskaintzen dute DLC estaldurek eta karbonozko oinarria duten beste estaldura batzuek.

DLC estaldurak (diamante moduko karbonokoak) eta karbonozko oinarria duten beste estaldura batzuk bereziki egokiak dira lerratze-ezaugarri bikainak behar direnean. Erabat sendoak dira eta marruskadura-koefiziente txikia eta higaduraren aurkako babes handia eskaintzen dute. Horregatik, ezin hobeak dira injekzio-sistemetan eta balbula-trenetan aplikatzeko, edo marruskaduraren ondoriozko higadura eta hotzeko presioaren ondoriozko soldadura saihestu behar denean erabiltzeko.

DLC estaldurak eta karbonozko oinarria duten estaldurak bereziki egokiak dira lubrifikazio-maila txikiko edo lubrifikaziorik gabeko aplikazioetan erabiltzeko.

  • Sendotasun izugarria
  • Atxikiduraren ondoriozko higadura murrizten dute
  • Marruskaduraren ondoriozko galera txikiak
  • Lerratze-ezaugarri onak
Hitz egin gurekin