Choose your country / language

Erresilientzia handiena eskaintzen duen estaldura erabilitako substratuaren araberakoa da neurri handi batean. Altzairu herdoilgaitzaren eta titanioaren moduko material bigunagoetarako edo etengabeko talkak jasaten dituzten substratuetarako sortua, BALIQ® CARBOS STAR estaldurak kromo nitruro oinarriko geruza gehigarri bat erabiltzen du muturreko kargak jasan ahal izateko.

Aldatutako estaldura honek karga jasateko gaitasuna areagotzen du, gainazalaren gogortasun egokia bermatzen du eta nabarmenki hobetzen du tribologikoki eraginkorra den gainjarritako karbonoaren estaldura. BALIQ® CARBOS STAR estaldurak errendimendu tribologiko onena bermatzen du eta, ondorioz, ezin hobea da oso karga handiak jasaten dituzten osagaietarako.

Frikzio handia eta higadura dira erronkarik garrantzitsuenak lasterketarako kotxeen motorren moduko aplikazioetan. Pilotuek kotxea mugaraino eramaten dutenean, pistoi buloien, espeka ardatzen eta balantzinen moduko osagai kritikoek errendimendu handiena eskaini behar dute muturreko kargak jasan ahal izateko.

 

Beste aukera batzuk

Iruzkin edo galderarik? Jarri gurekin harremanetan!

keyboard_arrow_up