\uf1ad

primeGear Engranajeak tailatzeko tresnetan errendimendu berdingabea lortzeko zerbitzu pertsonalizatu eta integratua

primeGear

Engranaje-fabrikatzaileentzako fabrikazio-prozesu egonkorrak eta aurrezpen handia.

Engranajeak tailatzeko tresnek gero eta ahalegin handiagoa egiten dute.  Ebaketa-abiadura gero eta altuagoekin eta ziklo operatibo luzeagoekin, ibilgailu-industriako fabrikatzaileak eta beren hornitzaileak produkzio-kostuei eusten saiatzen dira.  Eta jakina, eskatutako tolerantzia guztiak betetzen jarraitzea beharrezkoa da.

primeGear-ek eskainitako zerbitzuari esker, engranajeen taillaketaren kostuak %40raino murriztu daitezke, kalitate berdina edo handiagoa lortuz.  Horretarako, bat egiten dute Oerlikon Balzers-en ezinbesteko ezaguera zabalak, 70 urtetan zehar azalera-soluzioen hornitzaile lider gisa harturikoa, eta primeGear-en kontzeptu integratuak.

primeGear: aholkularitza, prozesuaren optimizazioa eta tresnaren tratamendu pertsonalizatua

primeGear zerbitzuak pakete oso bat barne hartzen du, azterketa zehatza, aholkularitza eta produkziorako soluzio pertsonalizatuekin.  Horrela, tresnen tratamendua eta fabrikazio zein ingurunerako baldintza optimoak ezartzetik oinarrizko materialak eta diseinuraino, Oerlikon Balzes-eko adituek produkzio-katean sar daitezkeen hobekuntza erabakigarriak zehazten dituzte.  Bezeroarekin batera, tresnaren bizi-zikloaren alderdirik ahulenak identifikatu eta ezabatzen ditugu:

  • Gainazal-tratamendua
  • Ebaketa-prozesua
  • Tresnaren erabilera
  • Zorrozketa

Lortutako optimizazioa, estaldura aproposa, aurreko eta ondorengo tratamendua eta hobekuntza gehigarrien sorta bati esker, fabrikatzaileek aurrezpen harrigarria lor dezakete.

Aholkularitza eta optimizazioa
+
Tresnaren tratamendu pertsonalizatua
=
primeGear
 
 
Prozesuaren azterketa eta optimizazioa
 
Gainazalaren aurre-tratamendu pertsonalizatua
 
Produkzioaren aldaketa eta geldiketen murrizketa
 
Tresnaren higaduraren eta zorrozketaren kalitatearen azterketa
 
Ertz bikainaren prestaketa
 
 
 
Tresnaren errendimendu handiagoa
 
 
Tresnaren ikuskaritza eta kalitate-kontrola
 
Aplikaziorako estaldura espezifikoa
 
Pieza mekanizatuaren kalitatearen hobekuntza
 
Tresnaren bizi-zikloaren eta produkzio-kostuen azterketa
 
Ondorengo tratamendu pertsonalizatua
 
Egiaztatutako aurrezpena produkzioan

Jarri konfiantza gure azterketa zehatza eta aholkularitza pertsonalean

Hitz egin gurekin