\uf1ad

Estaldura zerbitzua Gurekin, esku honetan daude zure erremintak eta osagaiak

Estaldura zerbitzua

Oerlikon Balzers ekoizpen prozesuak zure kalitate altua eta errepikagarria bermatzen du mundu osoan zehar.

Gure kalitatea, zure onura

Gure zentro guztiek erabiltzen dituzte ekipo eta prozedura berberak erreminten eta osagaian estaldurarako.

Hasierako ikuskaritzatik hasita itzuleretara, gure ekoizpen prozesua zure osagaientzat eta erremintentzat dago diseinatuta, eta behar duten estalduraren ezaugarri bereziei egokitzen da, beharrezkoa denean.

Ekoizpen prozesu automatiko eta estandarizatu horiek kalitate eta errepikagarritasun maila handiak bermatzen ditu mundu osoan zehar.

Hasierako ikuskaritza

Estali beharreko piezak aztertzen dira, haien kantitatea, materiala eta gainazalaren baldintzak zein diren jakiteko. Ekoizpenaren segida bezeroaren eskaeren arabera zehazten da.

Garbiketa

Gainazalak ongi garbitzea ezinbestekoa da estaldura ongi itsasteko. Hori dela eta, Oerlikon Balzersk esfortzu handiak egiten ditu PVD eta beste etapa anitzeko garbiketa ultrasoniko linea bitartez gainazalak prestatzeko ingurumenean kalterik eragiten ez duten ur bainu alkalinoak baliatuta.

Desestalketa

Estaldura berriak emateko, baliteke aurretik zituenak kendu behar izatea. Oerlikon Balzersek prozedura espezifikoak garatu ditu PVD estaldura ezberdinak kentzeko substratuan kalterik eragin gabe.

Aurretiko tratamendua

Aurretiko tratamendua behar badu, Oerlikon Balzersek kasu bakoitzerako egokia den teknologia erabiltzen du (adibidez, garbiketa hutseko labe batean zulo estuetako material hondakinak kentzeko, mikroleherketak gainazaleko geruza porotsuak kentzeko, ertzak prestatzea mozteko erremintentzat).

Karga

alda daitezkeen substratu euskarrietan kargaEstaldura aplikatu aurretik, piezak alda daitezkeen euskarrietan kargatzen dira, eta gero sartzen dira estaldura sistemara. Ekoizpen luzeetarako, substratuaren euskarriak automatikoki kargatzen dira. Piezen kokapenak haien errepikagarritasunaren doitasuna bermatzen du.

Estaldura

Oerlikon Balzersen estaldurakOerlikon Balzersen estaldurek goi-etekineko erremintak eta osagaiak hornitzen ditu, zeinak beti dauden prest fabrikazio modernoaren eskaera gero eta zorrotzagoei erantzuteko. Estaldura teknologia anitz dago aplikazio guztientzako. Mundu osoko gure bezeroekin gertutik egiten dute lan gure espezialistek, zeinak beti dauden aplikazio berriak barneratzeko prest. Estaldura pertsonalizatuak eska daitezke.

Tratamendu ondorengoa

Hainbat metodo erabiltzen dira (adib. leunketa, mikroleherketa, eskuilatzea, akabera aitinamendua) erremintei akabera egokiak emateko. Urteetan zehar, Oerlikon Balzersek eskarmentu handia harttu du zure beharrei hobeto doakion irtenbidea eta ekipoak zein diren iradokitzeko.

Kalitateko ikuskaritza

Kanpo ikuskaritza ekoizpen prozesuanEstalduraren arrakastak eragin zuzena du erremintaren baldintzetan eta kalitatean. Metodo bisualak eta mekanikoak erabiltzen dira jasotzen diren produktuen estalduraren bateragarritasuna ebaluatu eta estalduraren kalitatea zehazteko. Industriako sektore askotan gure teknologiak garatu izanak ikuskaritza metodo egoki bat egiteko gaitasuna ematen digu.

Paketeak egitea / bidalketa

Estaldura duten piezak bidali ziren pakete berberan itzultzen dira oro har. Asko aurreztuko litzateke piezak garbitzeko saski egokietan bidaliko balira.

Hitz egin gurekin