Choose your country / language

BALIQ MICRO ALTINOS - versatile coating solution for micro-machining
BALIQ ring

AlTiN materialean oinarritutako BALIQ® MICRO ALTINOS estaldurarekin Oerlikon Balzers-ek beste estaldura erabat leun eta espezifikoa eskaintzen du, 56 HRC-ra arteko aplikazioetarako berezia.

Erabat leuna den gainazalari esker, BALIQ® MICRO ALTINOS estaldurak txirbilak arazorik gabe kentzea ahalbidetzen du eta ertzetako metaketak murrizten ditu, aldi berean itsaste gaitasun paregabea eskainita.

Higaduraren aurkako erresistentzia handia du tenperatura altuan eta ia ez du itsasteko joerarik. BALIQ® estalduren propietate bereziak direla eta, tratamenduaren ondorengo prozesu mekanikoa e da beharrezkoa.

  • Mikromekanizazio prozesu oso fidagarria eta efizientzia handikoa
  • Ez da beharrezkoa ondorengo tratamendurik
  • Zehatza, errendimendu bikaineko estaldura
  • Osagai kritiko eta garestien ekoizpen fidagarria
Leuntasun eta akatsik gabeko estaldura iraultzailea itsaste gaitasun nabarmenarekin Goi-mailako gainazaleko estaldura osagaien goi-mailako kalitaterako
AlTiN materialean oinarritutako estalduren goi-mailako erresistentzia, tenperatura handietan ere Egonkortasun termiko handia tresnan, zeinak tresnaren biziraupena luzatuko duen eta tresna askoz ere gutxiagotan aldatu beharra eragingo duen
Estaldura lodieraren doitasun handia, baita ebaketa ertz zorrotzenetan ere Etekin irabazi nabarmenak, txirbilen lodiera txikia eta osagaien gainazal kalitate hobetua
AlTiN materialean oinarritutako estaldurek itsasteko joera gutxi dute Itsasterik eta ertzetan metatzerik ez mekanizazio zaila duten materialentzat ere, titanioa edo altzairu herdoilgaitzak, esaterako

Iruzkin edo galderarik? Jarri gurekin harremanetan!

keyboard_arrow_up