Oso tresna zehatzak behar dira goi-mailako kalitateko gainazalak dituzten osagaiak egiteko. Baina, denborarekin tresna berrien doitasuna galtzen doa. Zehaztasun mikrometrikoko BALIQ® ALCRONOS estaldurarekin, ariztatze erremintek, ardatzek, otxabuek eta estanpazio punzoiek berriak balira izango luketen doitasunari eusten diote, eta prozesuaren fidagarritasuna asko areagotzen da.
Tresna aldatzeko maiztasuna asko murrizten da, mekanizazio zaila duten materialetan ere, titanioa, altzairu herdoilgaitza edo Corson aleazioak esaterako. Estaldura leunak gainazal bikaina bermatzen du eta, horrek, goi-mailako ekoizpen-kalitatea. AlCrN materialean oinarritutako estaldurak, gainera, ertzean materiala metatzeko joera txikiagotzen du.
- Mekanizazio eta estanpazio fidagarria
- Erreminten kostu murriztuak
- Doitasuna, errendimendu handiko estaldura
- Fabrikazio aukera berriak
- Fabrikatze-kalitate hobea
- Akabera mekaniko fidagarria
- Gainazalaren kalitate handia