Choose your country / language

BALINIT MILUBIA coated
BALINIT MILUBIA coating for rotary pumps
BALINIT MILUBIA

Gailu batzuen osagaiei indar handiko erabilera ematen zaie denbora luzean. Horien artean leudeke, besteak beste, txorroten zeramikazko ixte-junturak, balbula pneumatikoak, zeramikazko ardatzak eta ponpen kojineteak. Halako gailuek denbora luzez behar bezala funtzionatuko dutela ziurtatzeko, ezinbestekoa da haien osagaiak babestea, denbora luzez indar eragile handiak eta tenperatura altuak jasateagatik narria ez daitezen. Karbonozko BALINIT® MILUBIA estaldura sendoak hidrogenorik gabeko ta-C egitura dauka eta aise betetzen ditu babes-eskakizun horiek, baita lehorrean erabilita ere, beste estaldura batzuek ez bezala.

BALINIT® MILUBIA oso-oso sendoa da eta oso marruskadura-koefiziente txikia dauka. Tenperatura baxuetan (< 100 °C) aplika daitekeenez, material termosentikorrez (esate baterako, tenperatura baxuetan tenplatutako altzairua, aluminio-aleazioak eta baita plastikoak ere) egindako osagaietan erabil daiteke.

Abantailak

BALINIT® MILUBIA – osagaien beharrak asetzeko bereziki egina:

  • Mikroegiturazko estaldura. Gogortasuna: 35-50 HIT(GPa).
  • Ezin hobea da ixte-juntura, banaketa-balbula, zeramikazko ardatz eta ponpen kojineteetarako.
  • Indar eragile txikia aplikatzen die beti zeramikazko ixte-junturei, baita denbora luzez erabili ondoren muntaketa-koipea xahutzen zaienean ere.
  • Marruskadura txikia du baita lehorrean erabilita ere, eta ixte-eraztun eta -junturen tenperatura igotzea galarazten du horrela.
  • Egokia da metaletarako eta material isolatzaileetarako; adibidez, zeramika edo plastikoetan erabiltzeko.
  • Tenperatura baxuetan (< 100 °C) aplika daitekeenez, material termosentikorretan erabil daiteke.

Beste aukera batzuk

Iruzkin edo galderarik? Jarri gurekin harremanetan!

keyboard_arrow_up