Choose your country / language

FDA approved food-safe coating.

BALINIT® C STAR aparta da oinarri biguneko materialentzat. Bere nitruro oinarriko metalezko geruzak gainazalaren gogortasun optimoa eta gaineko karbono geruzarentzako (WC/C) oinarri aparta bermatzen ditu (karga jasateko gaitasuna).

WC/C estaldurak higaduraren aurkako itsaste babesa eskaintzen du, marruskadura koefizientea jaisten du eta gainazala agortzeko eta tribooxidazioa gertatzeko arriskua gutxiagotzen du. Kromo nirturo konpaktuzko geruzak berehala honetzen du osagaiaren herdoiltzearen aurkako erresistentzia.

Emaitza hobezina da, kalitate eta itsaste propietate aparteko geruza homogeneoa.

Propietate horiek direla eta, estaldura aparta da oinarri biguneko materialentzat, titanioa, burdina ez duten metalak edo altzairu herdoilgaitza esaterako, presio handia jasaten duten gainazalentzat, arrabol lauentzat eta gurpilentzat. Aldi berean, BALINIT® C STAR lubrifikazio gabeko sistema egokia da gela garbientzat eta, FDA onespenari esker, janariarekiin erabiltzeko.

  • Babes bikaina higadura itsaskorraren aurka
  • Gainazalak agortzea murrizten du
  • Tribo-oxidazioa murrizten du (igurzte herdoitzea)
  • Karga jasateko ahalmena areagotzen du
  • Material bigunekin egindako osagaientzat (titanioa, burdinik gabeko metal aleazioak, altzairu herdoilgaitza)
  • Gainazaleko presio altuentzat
  • Arrabol lauak
  • BALINIT C parekoak baina presio tribologiko handiagoarekin. DLC estalduraren alternatiba erabilerraza.
  • Janari prozesatzea

Iruzkin edo galderarik? Jarri gurekin harremanetan!

keyboard_arrow_up