Choose your country / language

Oerlikon Balzersen inguruan

Oerlikon Balzers mundu mailako liderretako bat da gainazaleko teknologien arloan.

Oerlikon Balzersen inguruan

Oerlikon Balzers mundu mailako liderretako bat da gainazaleko teknologien arloan, zeinak doitasun handiko osagaien eta metalak eta plastikoak prozesatzeko industrientzat erreminten etekina eta iraunkortasuna nabarmen areagotzen dituen.

Oso estaldura meheak izanik ere, oso gogorrak dira, BALINIT eta BALIQ markarekin saltzen direnak, eta marruskadura eta higadura murrizten dute. BALITHERM markak tratamendu beroaren aukera zabala eskaintzen du. BALTONEk, aldiz, kolore dotore ugaritan aurki dezakegun estaldurak hartzen ditu, zeinak aukera aparta osatzen duten apainketa aplikazioentzat. BALIMED geruza fineko estalkiak, ezaugarri biobateragarriak, mikrobioen hazkuntza eragozten dutenak eta kimikoki geldoak direnak, eta hausturaren aurka sendoak direnak, bereziki diseinatu dira aplikazio medikuentzat. BALIFPOR marka teknologikoarekin, konpainiak neurrira egindako teknologiak aurkeztu ditu automobilgintzarako eta ePDk kromozkoak diruditen plastikozko piezen metalizaziorako soluzioak lanten ditu.

Mundu mailan, Oerlikon Balzersen fabriketan eta haren bezeroenetan 1.300 estaldura sistematik gora daude lanean. Ekipoen ingeniaritza eta Balzersen makinen muntatzea Liechtenstein-en, Langenthal-en (Suitza) eta Bergisch Gladbach-en (Alemania) egiten da. Oerlikon Balzersek gero eta zabalagoa den Europako, Amerikako eta Asiako 36 herrialdeko 110 estaldura zentro baino gehiagok osatzen duten sarearekin egiten du lan. Oerlikon Balzers, Oerlikon Metco eta Oerlikon AM-rekin batera, egoitza Suitzan duen Oerlikon Taldearen (SIX: OERL) Gainazal Soluzioen Sailaren barne dago.

Hitz egin gurekin

Petra Ammann

Petra Ammann

Head of Communications Oerlikon Balzers

Iruzkin edo galderarik? Jarri gurekin harremanetan!

keyboard_arrow_up